Gib-2f5 epitopoaren aurkako erantzun immune humoralak eragiteko estrategiak

  1. ARAUJO PASARIN, AITZIBER
Dirigée par:
  1. Jose Luis Nieva Escandón Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 19 septembre 2014

Jury:
  1. Mercedes Renobales Scheifler President
  2. Rosario San Millán Gutiérrez Secrétaire
  3. Rafael Aldabe Rapporteur
  4. Félix Roberto Elortza Basterrika Rapporteur
  5. Ismael Mingarro Muñoz Rapporteur

Type: Thèses

Teseo: 117623 DIALNET

Résumé

LABURPENA: GIB-1 birusa zabalki neutralizatzen duten antigorputzen isolamenduak, erantzun immune eraginkorra garatzeko ahalmen potentziala egiaztatu du. Birusaren andui desberdinetan kontserbatutako MPER domeinua ezagutzen du MAb2F5 antigorputz neutralizatzaileak. 2F5 epitopoa sekuentzia lineala gisa deskribatu egin zen arren, dagoeneko, MPER-peptidoetan oinarritutako txertoek ez dute MAb2F5-bezalako antigorputz neutralizatzailerik sorrarazi. Tesi honetan, MPER eratorri ezberdinen immunogenizitatea aztertu egin da.Alde batetik, MPERaz gain, fusio-peptidoak ere epitopoaren konformazio antigenikoaren egonkorketan parte hartzen duela proposatu egin da. Beraz, MPER/FP konplexuen eraketa eta immunogenizitatea aztertu egin dira, baita mintz lipidikoaren eragina ere. Lortutako datuek, MPERaren kontrako erantzun neutralizatzailea lortzeko, bai FP sekuentzia, bai mintza, ezinbestekoak direla aditzera ematen dute.Bestetik, hainbat ezaugarri batzen dituen MPERp izeneko peptidoa erabili egin da laguntzaile desberdinen efektua aztertzeko: Alumina, ¿Freund¿ laguntzailea eta liposomak/A-lipidoa. Laguntzaile hauek erabiliz eragindako antigorputzek, MAb2F5-aren zenbait ezaugarri batzen bazuten ere, ez zuten aktibitate neutralizatzailerik erakutsi.